XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Kontuz! Gorria!
Frenoari sakatu eta hiri sarrerako semaforo batean gelditu ginen.
Burua niregana jiratu eta zigarro bat hartu zuen ezpain artean.
Autoko pizgailuari saka eta zain egon nintzen.
Gero pizgailua atera eta su eman nion.
-Jose Marik besterik pentsatu izan balu?
-Tira, John Kepa.
-Zer adierazi nahi didazu?
-Anaiak andregaia lapurtu ziola pentsa zezakeen.
-Badakizu Jose Mari ez dela bere sentimenduak agertu zale.
-Hala balitz ere.
-Zer argituko luke horrek?
Bion arteko jarduna gero eta astun eta lodiagoa zen: nik zailtasunak nituen Begoña minduko ez zuten hitzak bilatzeko orduan, eta Begoñak jardun hura ez zuen batere gogoko.
Astiro hitz egin nion:
-Hor legoke bien arteko liskarraren arrazoi ezkutuetako bat
-Ez zaio indarrik falta, ezta?
Barre egin zuen karkaraka, hitz egiten ari ginenari garrantzi guztia kendu nahi izan balio bezala:
-Zure asmabide guztiek halako fundamentua baldin badute, psikiatra bat bisitatu beharko zenuke.
-Ezagutzen dut bat oso ona.
Bozina hotsak entzun genituen.
Atzeko autoetako gidariak genituen kexuka, ordurako semaforoa berdean baitzen.